Besteak 24 uzt. 2025

Osasuna denboraldiaurrean prestatzen jarraitzen du

Club Atlético Osasuna Taxoaren entrenatu da gaur goizean, asteko seigarren entrenamendu saioan. Gorritxoek aktibazio, rondo eta eraso-defentsa ariketak egin dituzte.

Aimar Oroz instalazioen barruan entrenatu da, ezker orkatilan trauma osteko bihurritua izan duelako.

Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak bihar 10:30etatik aurrera entrenatuko du, S. D. Huescaren aurkako denboraldiaurreko bigarren lagunartekoaren aurreko azken saioa izango delarik (larunbata, uztailak 26, 19:00etan, La Romaleta futbol zelaia, Lerin).