Besteak 18 uzt. 2025

Osasunak eta Diego Morenok euren arteko lotura eten dute

Erakundeak hamalau urteko ibilbidea eskertu dio jokalariari bere koloreak defendatzen eta zorterik onena opa dio bere erronka profesional berrian

Osasunak eta Diego Morenok euren arteko lotura eten dute. Harrobiko jokalariak agur esan dio klubari, azken hamalau denboraldietan oinarrizko futboleko taldeetan jokatu eta gero. 2023ko urtarrilaren 5ean egin zuen debuta lehen taldearekin, Tarragonako Gimnasticen aurkako Errege Kopako partida batean. Hogeita lau urterekin, 14 partida jokatu ditu lehen taldearekin eta 105 Promesasekin. Era berean, LaLiga Hypermotioneko Mirandes eta Cartagena taldeetan bi lagapen aldi izan ditu.

Erakunde gorritxoak eskerrak eman dizkio Diego Morenori bere koloreak defendatu dituen ibilbide luzean egindako zerbitzuengatik, eta zorterik onena opa dio bere erronka profesional berrian.