Besteak 18 uzt. 2025

Osasunak Lorienten aurkako lagunartekoaren aurreko azken saioa burutu du

Gorritxoak Taxoaren entrenatu dira eta bihar Frantziako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak denboraldiaurreko lehen lagunartekoan

Osasunak ateak irekita lan egin du gaur goizean Taxoaren, Lorient taldearen aurkako lagunarteko partidaren (uztailak 19, larunbata, 18:00etan, Stade Moustoir) aurreko azken entrenamendu saioan. Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak aktibazioa, defentsa-erasoa, jaurtiketak, futbola eta baloi geldia landu ditu. Jesús Areso lan-karga txikiagoarekin aritu da.

Gorritxoak bihar joango dira Frantziara F. C. Lorient taldearen aurka jokatzeko, hau da, denboraldiaurreko lehen partida. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da klubaren YouTubeko kanalaren bidez eta Nafarroan TV LTDan.