Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Club Atlético Osasunak ateak itxita lan saioa egin du gaur goizean Sadarren, igandeko partida prestatzen jarraitzeko. Entrenamenduak aktibazio-ariketak, errondoak eta partida-plana izan ditu.
Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Victor Muñoz Espainiako selekzioaren kontzentraziotik itzuli da, eta Ante Budimir, berriz, hurrengo orduetan itzuliko da, asteazken goizaldean Kroaziako selekzioarekin Brasilen aurka Orlandon jokatu ostean. Osasuna Promesaseko Stamatakis, Dani Gonzalez eta Arroyo jokalariek lehen taldearekin lan egin dute.
Bihar, taldeak azkenaurreko entrenamendu saioa burutuko du partidaren aurretik. Partidurako bi egun falta direnean ohikoa denez, Alessio Lisciren taldeak estrategia modu pribatuan landuko du saioaren hasierako zatian eta, ondoren, entrenamenduaren bigarren zatia, lan karga txikiagoa izango duena, ate irekian egingo da Taxoaren. Gainera, larunbateko entrenamendua ate irekian izango da Sadarren.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak