Lehen Taldea 17 aza. 2026

Abel Bretonesen mediku partea

Proba medikoek ezker hankako soleoan lesio muskularra dagoela baieztatzen dute

Abel Bretonesek giharretako lesioa du ezkerreko hankako soleoan. Jokalariak minduta bukatu zuen atzoko entrenamendu saioa eta, ondoren, Clínica Universidad de Navarran egindako proba medikoek lesioa baieztatu dute. Futbolariak errekuperazio prozesuari ekingo dio eta eboluzioaren zain geratuko da.