Asteko bigarren saioa osatu du Osasunak
Lehen Taldea
11 aza. 2026
Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren. Igandean Malaga Club de Fútbolen aurka jokatuko du (18:30ean, Sadarren). Talde gorritxoak teknika, rondo eta futbol ariketak egin ditu.
Diego Ricok gainerako taldekideekin osatu du saioa. Abel Bretones, Del Castillo eta Aitor Fdez.ek lesioak sendatzen jarraitu dute.
Taldeak atsedena hartuko du bihar eta ostiralean entrenatuko da berriro Taxoaren 10:30etatik aurrera. Larunbatean amaituko da talde andaluziarraren aurkako partidaren prestaketa, ateak itxita egingo den entrenamenduarekin.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak