LEhen Taldea 12 urr. 2025

Salgai 558 sarrera Metropolitanorako 

Sarrerak astelehenetik ostegunera salduko dira 30 euroren truke

Urriaren 13an, astelehena, 558 sarrera jarriko dira salgai Atletico Madriden aurka urriaren 18an, larunbata, 21:00etan jokatuko den partidurako. Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta bazkideek eta "Gorritxoa Naiz" txartelaren titularrek bakarrik eros ditzakete. Pertsona bakar batek eros ditzake ekarpen-txartel adina sarrera. Topaketa honetarako eserlekuak izendunak dira eta beharrezkoa da salmenta-baldintzak onartzen dituen agiria sinatzea.

Sarreren salmenta astelehenetik asteazkenera dago zabalik, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, eta ostegunean 09:30etik 13:30era. Sarrerak izendunak dira, eta titularra ezin izango da aldatu. Beharrezkoa izango da salmenta-baldintzak onartzen dituen dokumentu bat sinatzea.

Iruñetik kanpo egoteagatik bulegoetan sarrerak erosteko aukerarik ez duten bazkide eta 'Gorritxoa Naiz' txartela duten guztiek Madrilen jaso ahal izango dituzte partidaren egunean. Horretarako, aldez aurretik klubarekin harremanetan jarri behar dute socios@osasuna.es helbidera mezu bat bidaliz eta ordaintzeko modua eta jasotzeko lekua eta ordua adieraziz.