LEhen Taldea 22 aza. 2025

Salgai 295 sarrera Real Mallorcaren aurkako partidarako 

Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta astelehenetik ostegunera erosi ahal izango dira Sadarreko bulegoetan.

Dagoeneko 295 sarrera salgai daude Real Mallorcaren aurka Son Moix futbol-zelaian azaroaren 29an 14:00etan jokatuko den partidurako. Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta bazkideek eta "Gorritxoa Naiz" txartelaren titularrek bakarrik eros ditzakete. Pertsona bakar batek eros ditzake ekarpen-txartel adina sarrera. Topaketa honetarako eserlekuak izendunak dira eta beharrezkoa da salmenta-baldintzak onartzen dituen agiria sinatzea.

Sarreren salmenta zabalik dago astelehen, astearte eta asteazkenetan 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara, eta azaroaren 27an 09:30etik 13:00etara. Sarrerak izendunak dira, eta titularra ezin izango da aldatu. Beharrezkoa izango da salmenta-baldintzak onartzen dituen dokumentu bat sinatzea.

Iruñetik kanpo egoteagatik bulegoetan sarrerak erosteko aukerarik ez duten bazkide eta 'Gorritxoa Naiz' txartela duten guztiek Palman jaso ahal izango dituzte partidaren egunean. Horretarako, aldez aurretik klubarekin harremanetan jarri behar dute socios@osasuna.es helbidera mezu bat bidaliz eta ordaintzeko modua eta jasotzeko lekua eta ordua adieraziz.