Lehen Taldea 09 mar. 2026

Realaren aurkako partidarako sarreren zozketan izena eman duten 558 gorritxoek euren sarrera ziurtatuta dute 

Gainerako 82 sarrerak gaur arratsaldetik aurrera kaleratuko dira klubeko bulegoetan, bazkideentzat eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat.

Datorren igandean, martxoaren 15ean (21:00etan) jokatuko den Real Sociedad Vs Osasuna partidarako sarreren zozketan izena eman duten guztiek eskatutako sarrera izango dute, eskaera gutxiago jaso baitira. Zehazki, 558 eskaera jaso dira 640 sarreretarako, eta, beraz, izena eman duten guztiek sarrera bermatuta dute. Izena eman dutenek gaur arratsaldetik aurrera har ditzakete sarrerak klubeko bulegoetan. Zehazki, gaur 16:00etatik 19:00etara, bihar asteartea eta asteazkenean 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara egin ahal izango dute.

Soberan geratzen diren 82 sarrerak Sadarreko estadioko bulegoetan eros daitezke, arratsaldeko 16:00etatik martxoaren 11ko 19:00ak arte, bulegoen ohiko ordutegian (09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta bazkide de 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularra izan behar da erosi ahal izateko. Erosketan emandako txartel bakoitzeko sarrera bat salduko da.