Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Taldeak bihar osatuko du Athleticen aurkako partidaren aurreko azken saioa
Club Atlético Osasuna Taxoaren entrenatu da 2026-ko lehen saioan. Saioak aktibazio ariketak izan ditu, baloi gelditua, eta, ondoren, partidatik bi egunera ohikoa denez, taldeak lan karga txikiagoarekin lan egin du.
Aimar Oroz eta Asier Osambela taldearekin lanean hasi dira berriro. Sheraldo Becker, berriz, ez da entrenatu prozesu biriko baten ondorioz. Enzo Boyomok kontzentratuta jarraitzen du Kamerunekin Afrika Kopa jokatzen eta Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du.
Bihar, taldeak azken entrenamendua burutuko du Athletic Cluben aurkako urteko lehen partida larunbatean jokatu aurretik (Sadarren, 16:15ean). Saioaren amaieran, Alessio Lisci prentsaurrekoa emango du 12:50ean.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak