LEhen Taldea 18 ira. 2025

Osasunak Taxoaren entrenatu du Villarreali bisita egiteko bi egun falta direnean 

Gorritxoek ligako neurketarako prestaketa osatuko dute bihar, ateak zabalik izango duen entrenamendu saioarekin Taxoaren

Club Atlético Osasunak gaur goizean entrenatu du Taxoaren eta Villarreal C. F.-ren aurkako partida prestatzen jarraitu du (larunbata, irailak 20, 18:30ean, La Cerámica estadioan). Gorritxoek aktibazio ariketak, lan taktikoa eta futbol-tenisa uztartu dituen saioa egin dute. Aimar Orozek bere errekuperazio prozesuarekin jarraitu du.

Alessio Lisciren agindupeko taldeak ligako partidaren prestaketa osatuko du bihar, 11:00etatik aurrera, Taxoaren egingo den ate irekiko entrenamendu saioarekin.