Lehen Taldea 20 api. 2026

Osasunak 21 jokalari deitu ditu San Mamesen Athletic Cluben aurka jokatzeko 

Club Atlético Osasunak 21 jokalari deitu ditu Athletic Cluben aurka jokatzeko, bihar, apirilak 21, 19:00etan, San Mamesen, LALIGA EASPORTSen 33. jardunaldiko partidan. Alessio Liscik deialdia jakinarazi du Taxoaren ateak irekita egindako azken entrenamenduaren ostean. Boyomo zitaziora itzuli da zigorra bete ondoren; Catena eta Osambela, berriz, baja dira. Iker Benito ere baja da, belauneko lesioa sendatzen jarraitzen baitu.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta Stamatakis

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, V. Rosier, Javi Galán, Boyomo, Abel Bretones eta Arguibide.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Iker Muñoz, Aimar, Rubén García eta Moi Gómez.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, Moro eta Víctor M. V.