Getaferen aurkako partidarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai

Talde gorritxoa asteartean itzuliko da entrenamenduetara Elcheren aurkako partida prestatzeko
Club Atlético Osasuna gaur entrenatu da Taxoaren, atzo Villarrealen aurka galdu ostean (2-1). Talde gorritxoa, partida baten ondorengo egun batean ohikoa den bezala, bi lantaldetan aritu da, jokatutako minutuen arabera. Horrela, gehien jokatu zutenek birsortze-lana egin dute, eta gainerakoek, berriz, konpentsazio-lana.
Moi Gomezek eta Aimar Orozek errekuperazio lanekin jarraitu dute. Saioan Mikel Bermejo Jubenil Mailako atezainak hartu du parte.
Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak atsedena hartuko du bihar, irailak 22, astelehena, eta asteartean entrenamenduetara itzuliko da. Astebetean bi partida jokatuko ditu Elcheren (irailak 25, osteguna, 19:30ean, Sadarren) eta Real Betisen (irailak 28, igandea, 21:00etan, La Cartujan) aurka.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak