Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Taldeak bihar amaituko du prestaketa, Taxoaren ateak irekitako saio batekin
Club Atlético Osasuna gaur goizean entrenatu da Taxoaren, Athletic Cluben aurkako partida prestatzen jarraitzeko (apirilaren 21ean, asteartea, 19:00etan). Talde gorritxoak, partida bat jokatu eta bi egunera ohikoa den bezala, bi zatitan banatutako saioa burutu du. Lehenengoa, aktibazio ariketak, rondoak eta baloi geldia, ateak itxita egin da, eta, ondoren, ateak irekita, futbol-tenisa egin dituzte.
Talde gorritxoak bihar amaituko du partidaren prestaketa, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo duen saioarekin. Entrenamenduaren ostean, 12:45ean, Alessio Liscik prentsaurrekoa eskainiko du Radio Osasunan eta OsasunaTVn.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak