Alessio Lisci: “Futbolean xehetasunek egiten dute aldea, eta guk ez ditugu zaindu”

Talde gorritxoa Taxoaren entrenatu da Elchen aurkako berdinketaren ostean
Club Atlético Osasuna gaur entrenatu da Taxoaren, atzo Sadarren Elchen aurka berdindu ostean (1-1), eta igandean Real Betisen aurka jokatuko duen partida prestatzen hasi da (21:00etan, La Cartujan). Partida eta gero egiten den saio batean ohikoa denez, plantilla bi lantaldetan banatu da. Horrela, minutu gehien jokatu zutenek birsortze-lana egin dute, eta gainerakoek, berriz, konpentsazio-lana.
Aimar Orozek errekuperazio prozesuarekin jarraitzen du, eta Ruben Garciak ez du parte hartu arrazoi pertsonalengatik. Stamatakis, Osasuna Promesaseko atezaina, entrenamenduan izan da.
Talde gorritxoak bihar, irailak 27, larunbata, amaituko du Real Betisen aurkako partida prestatzen, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo duen lan saioarekin. 12:30ean Alessio Lisciren prentsaurrekoa izango da, Osasuna TVren bitartez ikusi ahal izango dena, eta Radio Osasunan ere zuzenean emango da, 12:00etan hasiko den 'La Previa' saioaren barruan.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak