Lehen Taldea 01 ots. 2026

Osasuna lanera itzuli da Taxoaren 

Taldea entrenatu da atzo Villarrealen aurka berdindu ostean

Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Villarrealen aurka Sadarren lortutako berdinketaren ostean (2-2). Partida baten ondorengo entrenamenduan ohikoa denez, taldeak bi multzotan lan egin du. Alde batetik, titularrek errekuperazio-lana egin dute, eta gainerako lankideek, berriz, konpentsazio-lana.

Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitzen du.

Taldeak atseden hartuko du bihar eta asteartean itzuliko da lanera datorren ostiralean Celtaren aurka Vigon jokatuko duen partida prestatzen hasteko. Astearteko saioa ateak itxita egingo da Sadarren. Asteazkenean, taldeak ateak itxita egingo du entrenamenduaren lehen zatia Taxoaren, eta, ondoren, saioa ateak irekita egingo da. Ostegunean, ateak irekita egingo da entrenamendua Taxoaren.