LEhen Taldea 15 ira. 2025

Osasuna entrenatu da Rayoren aurkako garaipenaren ostean 

Taldeak lan konpentsatzailea eta birsortzailea egin du atzo jokatutako minutuen arabera

Club Atlético Osasunak entrenamenduetara itzuli da gaur goizean, atzo Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenaren ostean (2-0). Taldeak, partidaren ondorengo egunean ohikoa den bezala, bi taldetan banatuta lan egin du. Alde batetik, atzo minutu gehien jokatu zituzten futbolariek birsortze lanak egin dituzte, eta gainerakoek konpentsazio lanak egin dituzte. Rafa Fernandez eta Bruno Perez Osasuna Promesaseko jokalariek lan saioan parte hartu dute.

Moi Gómezek errekuperazio prozesuarekin jarraitu du.

Bihar, taldeak atsedena hartuko du. Asteazkenean, Alessio Lisciren taldea lanera itzuliko da Sadarren, ateak itxita. Ostegunean eta ostiralean, ateak irekita egingo dira entrenamenduak Taxoaren, 11:00etatik aurrera.