LEhen Taldea 06 aza. 2025

Osasuna ateak itxita entrenatu da Sevillaren aurka jokatzeko bi egun falta direnean 

Bihar, asteko azken entrenamendu saioa

Club Atlético Osasuna ateak itxita entrenatu da gaur Sadarren Sevilla Futbol Clubaren aurkako partida prestatzeko (azaroaren 8an, larunbata, 16:15ean, Ramon Sanchez-Pizjuan estadioan). Alessio Liscik zuzendutako taldeak saio bat osatu du aktibazio ariketekin eta partidu planarekin.

Lan saioan ez dute parte hartu Valentin Rosierrek, Iker Benitok (aurreko lotailu gurutzatuan ebakuntza egin zioten astelehenean) eta Ante Budimirrek (ezker hankako soleoan giharretako lesio bat sendatzen hasi da). Bestalde, Lucas Torrok lan zehatza egin du iragan astelehenean Real Oviedoren aurkako partida osatu ezinda geratu ostean, ezker orkatilan arazoak zituelako. Promesas taldeko Arguibide, Xabi Garin, Bruno Perez, Lumbreras eta Aly Kall jokalariek osatu dute entrenamendua.

Talde gorritxoak bihar amaituko du Sevillaren aurkako partidaren prestaketa 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita. Ondoren, Alessio Lisci hedabideen aurrean agertuko da partidaren aurreko prentsaurrekoan, eta OsasunaTVn eta Radio Osasunan jarraitu ahal izango da 13:00etatik aurrera.