Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Club Atlético Osasuna ateak itxita aritu da gaur goizean, ohi bezala, partida bat jokatu eta hiru egunera, eta Villarreal C. F. taldearen aurkako partida prestatzen jarraitu du (urtarrilaren 31n, larunbata, 16:15ean, Sadarren). Alessio Liscik zuzentzen duen taldeak saio bat osatu du aktibazio ariketekin, eboluzioekin eta partidu planarekin.
Aimar Oroz taldearekin ezin izan da entrenatu, Rayo Vallecanoren aurkako partidan jasotako sarrera baten ondorioz traumatismoa izan baitu eskuin oinean. Bestalde, Iker Benitok belauna sendatzen jarraitzen du. Lehen taldearekin aritu dira bigarren taldeko Stamatakis eta Xabi Garin jokalariak.
Alessio Liscik zuzentzen duen taldea bihar arituko da Taxoaren, ateak irekita, 11:20etatik aurrera. Aldez aurretik, taldeak lanaren zati bat egingo du ateak itxita. Gorritxoek ostiralean amaituko dute Castelloko taldearen aurkako partida, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo duten saioarekin.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak