Besteak 21 api. 2025

Osasuna Taxoaren entrenatu da Real Valladoliden aurka garaipena lortu ondoren

Gorritxoak ateak irekita entrenatu dira Taxoaren eta Sevillaren aurkako partidaren prestaketa bi saioekin osatuko du.

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Real Valladoliden aurka garaipena lortu ostean (2-3). Partida baten ondoren ohikoa denez, atzoko partidan minutu gehien jokatu zituzten jokalariek errekuperazio ariketak egin zituzten, eta gainerakoek konpentsazio lanak egin dituzte.

Jon Moncayola ez da entrenatu atzoko neurketan eskuin izterreko atzeko aldean mina izan eta gero. Raul, berriz, ez da entrenatu entrenamendu batean ezkerreko begian izan zuen traumatismoagatik. Osasuna Promesaseko Sixtus, Unai Santos eta Pablo Valencia jokalariak lehen taldearekin aritu dira.

Gorritxoek Sevilla Fútbol Cluben aurkako Ligako partidaren prestaketa osatuko dute (apirilaren 24an, osteguna, 19:00etan, Sadarren), bihar eta asteazkenean ateak itxita entrenatuz.