Besteak 23 mar. 2025

Osasunak bi partida eta bost entrenamendu izango ditu datorren astean

Taldeak ostegunean Barçaren aurka neurtuko ditu indarrak eta igandean Athletic Cluben aurka.

Club Atlético Osasunak ligako bi partida jokatuko ditu aste honetan eta bost entrenamendu burutuko ditu. RFEFren ebazpenaren ondoren, talde gorritxoak Futbol Club Barcelonaren aurka neurtuko ditu indarrak ostegunean 21:00etan Estadi Olimpic Lluis Companysen. Horretarako, Vicente Morenoren taldeak hiru entrenamendu saio egingo ditu astelehen, astearte eta asteazkenean, aste honetan osatu dituen lau saioei gehituta (astelehen, ostegun, ostiral eta larunbatean).

Bartzelonako partidaren ondoren, taldea ostiral goizean itzuliko da Iruñera, eta Taxoaren egingo du entrenamendua, Athletic Cluben aurkako norgehiagoka prestatzen hasteko. Partida San Mamesen jokatuko da, igandean, 18:30etik aurrera. Ostiralaz gain, Vicente Morenoren mutilek larunbat goizean lan saioa egingo dute 29. jardunaldiko partida prestatzeko. Igandean, taldea autobusez joango da Bilbora.