Osasunak 2028ra arte berritu du Sergio Herrera

Bihartik aurrera, sarreren zenbatekoa itzuliko die Osasunak 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrei eta bazkideei, F. C. Barcelona - Osasuna partida bertan behera geratu baitzen. Sarrerak Sadarreko bulegoetan itzuli ahal izango dira, bihartik, martxoaren 11tik, ostirala, martxoaren 21era arte. Bulegoen ordutegia hau da: astelehenetik ostegunera, 9:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Ostiraletan, ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, eta asteburuan, berriz, bulegoak itxita egongo dira.
Ordaindutako zenbatekoa itzultzeko, erositako sarrerak bulegoetan entregatu beharko dira. Une horretan, dirua itzuliko da. Iruñetik kanpo bizitzeagatik transferentzia bidez ordaindu zuten pertsonek ordainketa egin zuten kontu berean jasoko dute horien zenbatekoa.
Era berean, edozein gorabeheretarako, bazkideek eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrek bulegoetako langileekin harremanetan jar daitezke datozen egunetan, helbide elektroniko honen bidez: socios@osasuna.es
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak