Osasunak asteko hirugarren entrenamendu saioa egin du
LEhen Taldea
14 abu. 2025

Club Atlético Osasunak Errege Kopako final-laurdenetako Realaren aurkako partidan jarri du arreta (otsailaren 6an, osteguna, 19:30ean, Reale Arena). Talde gorritxoa bi multzotan banatuta aritu da, joan den igandean futbolariek jokatutako minutu kopuruaren arabera. Horrela, gehien jokatu zutenek errekuperazio-lana egin dute, eta gainerako lankideek, berriz, konpentsazio-lana.
Vicente Morenok zuzentzen duen taldeak bihar amaituko du kopako duelua prestatzen, Sadarren ateak itxita egingo duen entrenamenduarekin. Saioaren amaieran, 12:45etatik aurrera, Vicente Morenok prentsaurrekoa eskainiko du YouTubeko kanal ofizialean.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak