iker benitoren mediku partea

Osasunak 22 jokalari deitu ditu bihar, urtarrilaren 24an, ostirala, U. D. Las Palmasen aurka jokatzeko (21:30ean, Gran Canaria Estadioan) LALIGA EA SPORTSen hogeita batgarren jardunaldian. Vicente Morenok deialdia egin du gaur goizean, Taxoaren ateak irekita egin den azken entrenamendu-saioa amaitu ostean. Jose Arnaiz deialdira itzuli da. Bestalde, Moi Gómez baja da sukar-koadro batengatik, eta Bryan ere baja da, errekuperazio-prozesuan jarraitzen baitu. Bigarren taldeko Stamatakis eta Osambela jokalariak sartu dira deialdian.
Deialdia
Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez. eta Stamatakis.
Atzelariak: Juan Cruz, Unai García, Herrando, Areso, R. Peña, Boyomo, Abel Bretones eta Catena.
Erdilariak: Torró, Moncayola, Ibáñez, Aimar, Kike Barja, Rubén García, Iker Muñoz eta Osambela.
Aurrelariak: Raúl, Budimir eta Jose Arnaiz.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak