Lahen Taldea 08 urt. 2025

Osasunak Athletic Club izango du aurkari Errege Kopako final-zortzirenetan

Partida urtarrilaren 14, 15 edo 16an jokatuko da San Mamesen

Club Atlético Osasunak Athletic Cluben aurka neurtuko ditu indarrak 2024/25 Errege Kopako final-zortzirenetan. Gorritxoek gaur ezagutu dute Kopako aurkaria, Espainiako Futbol Federazioaren zozketaren ostean.

Kanporaketa, partida bakarrera, urtarrilaren 14, 15 edo 16an jokatuko da San Mamesen.