Osasunak bihar jakingo du Errege Kopako bigarren kanporaketan izango duen aurkaria
Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Sevillatik itzuli ostean. Ohi bezala, taldeak bi multzotan banatuta lan egin du, atzo jokatutako minutuen arabera. Titularrek errekuperaketa-lana egin dute; gainerakoek, berriz, konpentsazio-lana.
Saioan ez dute parte hartu Valentin Rosierrek, Ante Budimirrek eta Iker Benitok, eta lesioa sendatzen jarraitu dute. Bestalde, Lucas Torrók bakarkako lana egin du. Sheraldo Becker eta Enzo Boyomo ez dira entrenatu euren selekzioekin daudelako. Osasuna Promesaseko A. Larrion, Bruno Perez eta Arguibide jokalariek lehen taldearekin osatu dute saioa.
Gorritxoek atseden hartuko dute bihar eta asteartean itzuliko dira lanera Taxoaren 10:30etatik aurrera ateak irekitako saioan.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak