Lehen Taldea 25 api. 2026

Osasunak 23 jokalari deitu ditu Sevillaren aurka jokatzeko 

Club Atlético Osasunak 23 jokalari deitu ditu Sevilla F. C. Sadarren hartzeko (apirilak 26, igandea, 18:30ean) LALIGA EASPORTS-eko 32. jardunaldiko partidan. Alessio Liscik deialdia jakinarazi du Taxoaren ateak irekita egindako azken entrenamenduaren ostean. Catena eta Osambela deialdira itzuli dira zigorra bete ostean. Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitzen du eta baja da.

Deialdia

Atezainak: S. Herrera, Aitor Fdez eta Stamatakis

Atzelariak: Juan Cruz, Herrando, V. Rosier, Javi Galán, Boyomo, Abel Bretones, Catena eta Arguibide.

Erdilariak: Torró, Moncayola, Iker Muñoz, Aimar, Rubén García, Moi Gómez eta Osambela.

Aurrelariak: Raúl, Kike Barja, Budimir, Moro eta Víctor M. V.