LEhen Taldea 13 abu. 2025

Bazkidearen Arloan deskarga daiteke dagoeneko txartel digitala

Abonu digitala deskarga daiteke, denboraldi honetan NFC teknologia duena

Gaur goizetik eskuragarri dago 2025-2026 denboraldiko abonu digitala, Bazkidearen Arloaren bidez. Bazkidearen Arlora sartzean, goiko aldean abonamendu digitala deskargatzeko aukera agertuko da. Eskatu ondoren, sistemak automatikoki mezu elektroniko bat bidaltzen dio erabiltzaileari txartel digitalarekin, Android (Googleren Wallet) eta Apple (AppleWallet) telefonoetan instalatzeko.

Denboraldi honetako berrikuntza nagusia da abonu digitalak NFC teknologia erabiltzen duela teknologia hori erabiltzen duten telefonoetan, gehienak, hain zuzen ere. Horrek esan nahi du jada ez dela beharrezkoa izango zaleak QR kodea estadioaren tornutik pasatzea, baizik eta telefono mugikorra tornura hurbiltze hutsak aktibatuko duela pasea. Terminala datafonora hurbiltzen denean mugikorrarekin egiten diren erosketak ordaintzeko erabiltzen den sistema bera da. Erloju adimendunetan ere funtzionatuko du teknologiak.

Klubeko bazkide guztien sarbidea eta erosotasuna erraztuko duen sistema hau ezarrita, erakundeak beste urrats bat eman du digitalizazioan.