Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Gainerako 150 eserlekuak Sadarreko estadioko bulegoetan salduko dira apirilaren 14tik aurrera
Datorren asteartean, apirilaren 21ean (19:00etan), Athletic Club Vs Osasuna partidarako sarreren zozketan izena eman duten guztiek eskatutako sarrera izango dute; izan ere, eskaera gutxiago erregistratu dira eskuragarri dauden eserlekuak baino. Zehazki, 425 eskaera jaso dira 575 sarrerarentzat, eta, beraz, izena eman duten guztiek sarrera bermatuta dute. Izena eman dutenek Sadarreko estadioko bulegoetan jaso ditzakete sarrerak apirilaren 14tik (asteartea) apirilaren 16ra (osteguna) 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Soberan geratzen diren 150 sarrerak Sadarreko Bulegoetan eros daitezke, bihartik aurrera (apirilak 14, asteartea) eta apirilaren 16ra arte (osteguna), 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta bazkide eso 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularra izan behar da erosi ahal izateko. Erosketan emandako txartel bakoitzeko sarrera bat salduko da.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak