Lehen Taldea 27 urt. 2026

Villarrealen aurkako partida prestatzen hasi da Osasuna  


Osasuna entrenamenduetara itzuli da gaur goizean Taxoaren, Rayo Vallecanoren aurka 1-3 irabazi ostean. Talde gorritxoa Villarrealen aurkako partida prestatzen hasi da, urtarrilaren 31n, larunbata, 16:15etik aurrera Sadarren jokatuko dena, kontserbazio, eraso eta defentsa ariketak eta futbol murriztua eginez.

Aimar Oroz taldearekin ezin izan da entrenatu, joan den larunbateko partidan jasotako sarrera baten ondorioz traumatismo bat izan baitu eskuin oinean. Bestalde, Iker Benitok belauna sendatzen jarraitzen du.

Alessio Liscik zuzentzen duen taldea bihar, urtarrilaren 28an, asteazkena, entrenatuko da Sadarren ateak itxita egingo den saio batean. Ostegunean, berriz, ateak irekita egingo da entrenamendua Taxoaren, 11:20tik aurrera. Aldez aurretik, taldeak lanaren zati bat egingo du ateak itxita. Gorritxoek ostiralean emango diote amaiera norgehiagokaren prestakuntzari, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo den saioarekin.