Entrenamendu saioa Sevillatik itzuli ostean

Mbappek penalti puntutik sartutako gol batek garaipena eman zion etxeko taldeari
Osasuna sendo egon zen defentsan eta etxeko taldeak aukera argiak sortzea eragotzi zuen, baina Mbappek bigarren zatian penalti puntutik sartutako golak partida erabaki zuen.
Norgehiagoka etxeko talde nagusi batekin hasi zen, jabetzaren kontrolaren bitartez aukerak sortzen saiatuz eta Osasuna zelaian ondo kokatuta zegoela aurkaria S. Herreraren ate ingurura hurbiltzea saihestuz. Talde merengea area kanpotik egindako bi jaurtiketekin saiatu zen, baina Sergiok Huijsen eta Militaoren saiakerak gelditu zituen. Gorritxoek kontraerasoan bilatu zituzten aukerak eta horrela iritsi zen lehen aukera. Budimirrek baloia jaso zuen area aurrealdean defentsaren aldaratze txar baten ondoren, baina bere eskuinkada desbideratuta joan zen.
Bigarren zatian Madrileko taldea baloiaren jabe izaten eta Osasunaren ate ingurura hurbiltzen jarraitu du, baina gorritxoak defentsan sendo mantendu dira eta arrisku aukerak eragotzi dituzte. Neurketako 51. minutuan, Mbappek hamaika metroetatik aurreratu zituen etxekoak. Alessio Liscik zuzentzen duen taldea markagailuari buelta eman nahi izan dio eta aurkariaren helmugara hurbildu da. 64. minutuan, Abel Bretonesek partida berdintzeko aukera izan zuen, baina bere ezkerkada Courtoisek gelditu zuen. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean Budimirrek markagailua berdintzeko aukera berri bat izan zuen, baina bere burukada ate gainetik joan zen. Deskontu denboran, epaileak kartoi gorria erakutsi zion Abel Bretonesi.
Gorritxoen hurrengo partida Valencia C. F. taldearen aurka izango da, datorren igandean, abuztuaren 24an, 17:00etan, Sadarren.
Joko denbora: 98min.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak