Lehen Taldea 22 urt. 2026

Osasunak Raúl Moro fitxatu du  

Klub gorritxoak akordioa lortu du A. F. C. Ajaxekin hegaleko jokalari kataluniarraren fitxaketarako. Jokalariak datozenbost eta erdi denboraldietarako konpromisoa sinatu du.

Club Atlético Osasunak akordioa lortu du A. F.C. Ajaxekin Raúl Moro futbolariaren eskualdatzea gauzatzeko. Jokalariakkontratua sinatu du klub gorritxoarekin 2031ko ekainaren 30era arte. Nafarroakoklubak 5.000.000 euro ordainduko ditu haren eskubide ekonomikoen ehuneko 50eskuratzeko. Horrez gain, bi klubek hainbat mugarri kolektibo eta indibidualadostu dituzte, eta horiek 2031ra arteko kontratuaren iraupenaren barruan betezgero, 500.000 euroko ordainketa gehigarriak ekarriko dituzte tarte bakoitzeko,gehienez 3.000.000 euroraino. 500.000 euroko ordainketa gehigarribakoitzarekin, klub gorritxoak Raúl Mororen jabetzaren %5 gehiago eskuratukodu, eta mugarri guztiak betetzen badira eta A. F. C. Ajaxi gehienez 3 milioieuro gehiago ordaintzen bazaizkio, jokalari kataluniarraren jabetzaren %80rairitsi ahal izango da. Futbolariak 50.000.000 euroko etete-klausula izango duLaLiga EA Sportsen, eta gaur arratsaldean aurkeztuko dute, 18:00etan, Sadarren.

Raúl Moro Prescoli (2002ko abenduaren 5a;Abrera, Bartzelona) Espainiako futbolaren gorabidean dauden talentuetako batda. Aurreko denboraldian Lehen Mailan egin zuen bere aurkezpena RealValladoliden jokalari gisa, eta 4 gol sartu eta 5 asistentzia eman zituen ezkerhegaletik abiatuta. Bere ezaugarri nagusiak trebetasuna eta abiadura dira; izanere, azken denboraldian LaLigako seigarren abiadura maximo handienaerregistratu zuen. Halaber, bere taldean neurketa ofentsibo nagusietannabarmendu zen, hala nola jaurtiketetan, erdiraketetan eta erregateetan.Pucelan emandako mailak 21 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzera eraman zuen,eta UEFAk Espainiako selekzioak multzo-fasean Eslovakia, Errumania etaItaliaren aurka jokatutako hiru partidetan MVP izendatu zuen. Ondoren, gaztetalentuen atzematean potentzial handiena duten Europako klubetako batek,Ajaxek, haren fitxaketa gauzatu zuen. Herbehereetako erraldoiarekin 21 partidajokatu ditu: 5 Txapeldunen Ligan, 14 Eredivisie ligan eta 2 Kopan.

Raúl Mororen futbol ibilbidearen lehenurratsak Promesas del Albreran, Igualadan eta Gimnàstic Manresan eman zituen,ondoren Kataluniako harrobietako bi erreferentziatan aritu aurretik: lehenik R.C. D. Espanyolen eta gero F. C. Barcelonaren. Blaugrana gisa denboraldi bategin ondoren, S. S. Laziok fitxatu zuen. Ternanan eta Real Oviedon lagatajokatu ostean, Real Valladoliden ere aritu zen maileguan, eta klub horrek hareneskubideak eskuratu zituen Lehen Mailara igo ondoren. 23 urte bete berritan,eta Amsterdamen izandako esperientziaren ondoren, Osasunara iritsi da, klubarenkirol proiektuaren barruan oraina eta etorkizuna uztartzen dituen apustu gisa.