Kluba 29 abe. 2025

Osasunak Gabonetako bisita egin die Nafarroako Unibertsitate Ospitalean eta Clínica Universidad de Navarran dauden haurrei 

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako futbolariek, Alessio Liscik eta zuzendaritza batzordeak, Luis Sabalzarekin batera, txikiei bisita egin zieten ospitaleetan

Club Atlético Osasunak ohiko bisita egin die Gabonetan Nafarroako Unibertsitate Ospitalean eta Clínica Universidad de Navarran dauden haurrei. Gizonezkoen lehen taldeko jokalariek Taxoareko jardunari berriro ekiteko entrenamendua amaitu ondoren, ordezkaritza batek emakumezkoen taldeko kideekin eta zuzendaritza batzordearekin batera parte hartu du bisitan.

Ordezkaritza gorritxoaren buru Luis Sabalza presidentea izan da, Cesar Muniain, José Andres Burguete, Josetxo Pérez de Zabalza, Ignacio Busto eta Miguel Salcedo zuzendaritza batzordeko kideekin batera. Alessio Lisci entrenatzaileak ere opariak eraman nahi izan dizkie ospitalean dauden haurrei. Txikienentzako bisitarik bereziena Kike Barja, Rubén García, Jon Moncayola, Aitor Fernández, Ante Budimir, Alejandro Catena, Iker Muñoz, Víctor Muñoz, Lucas Torró, Raúl García de Haro, Juan Cruz, Moi Gómez, Jorge Herrando, Iñigo Arguibide, Vanessa Rodríguez, Nahia Azpiazu, Ana Urzainqui eta Saioa Etxarri futbolariek osatzen duten taldea izan da. Rojillo eta Rojilla klubeko maskotek ere ez dute galdu Osasunak data hauetan gehien behar dutenengandik gertu egon nahi izan duen hitzordua.