LEhen Taldea 26 aza. 2025

Osasunak ateak itxita egin du lan saioa Sadarren 

Gorritxoek Mallorcaren aurkako partida prestatzen jarraitu dute

Club Atlético Osasunak ateak itxita egin du asteko bigarren entrenamendua Sadarren eta Mallorcaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du (azaroaren 29an, larunbata, 14:00etan, Sadarren). Gorritxoak aktibazio ariketak, eboluzioak eta partidu plana eginez aritu dira.

Saioan ez dute parte hartu ez Valentin Rosierrek, ez Iker Benitok, euren errekuperazio prozesuekin jarraitu baitute. Bestalde, Ante Budimirrek programatutako lan-plana gauzatu du. Ansó, Garin, Mikel Serrano, Aimar Bonel eta Stamatakis Osasuna Promesaseko jokalariek lehen taldearekin osatu dute saioa.

Osasunak Mallorcaren aurkako partida prestatzen jarraituko du bihar Taxoaren. Lehen zatia ateak itxita egingo da eta 11:20tik aurrera ateak irekita izango da. Ostiraleko entrenamendua ateak irekita izango da Taxoaren 11:00etatik aurrera.