Lehen Taldea 24 abe. 2025

Osasunak akordioa lortu du Atletico de Madridekin Javi Galan fitxatzeko 

Atzelariak 2025/26 denboraldirako konpromisoa hartu du talde gorritxoarekin

Club Atlético Osasunak akordio bat lortu du Atletico de Madridekin Javi Galan fitxatzeko, eta 500.000 euro ordainduko ditu. Jokalariak lotura sinatu du talde gorritxoarekin 2026ko ekainaren 30era arte. Hala ere, takdeen arteko lotura egun horretatik aurrera luzatzen bada, talde madrildarrak 500.000 euro gehiago jasotzeko aukera izango du Osasunan jokatzen duen denboraldi berri bakoitzeko eta talde nafarrak LaLiga EA Sportsen jarraitzea lortzen badu. Halaber, Atletico de Madridek baimena eman dio Alessio Lisciri abenduaren 29an, astelehenean, entrenamenduetara itzuli eta Osasunako jokalari gisa aurkezteko.

Javier Galán Gil (Badajoz, 1994ko azaroaren 19a) ezker hegaleko postuetan joka dezakeen futbolaria da, albokoa, karrileroa eta baita muturrekoa ere. Ibilbide luzeko jokalaria da, abiadura eta intentsitatea ditu, dueluak irabazten ditu eta ezkerreko profiletik erasoko ekintzak sortzeko gaitasuna du. Atletico de Madridetik dator eta 56 partida jokatu ditu: 35 LALIGA EASports-en, 9 Txapeldunen Ligan, 3 Kluben Munduko Txapelketan, 8 Errege Kopan eta 1 Espainiako Superkopan. Jokalari koltxoneroa izan den bi urte eta erdietan, Realean ere izan zuen lagapen aldi bat, eta beste 18 partida jokatu zituen, horietatik 2 Txapeldunen Ligakoak. Real Club Celtako maila goreneko hegaleko garrantzitsuenetako bat bihurtu ondoren fitxatu zuen Madrilgo taldeak. Lehen Mailan Huesca izan zen bere erreferente nagusietako bat. Osasunaren aurkako lehen partida Kordobaren elastikoarekin jokatu zuen, eta talde horrekin futbol profesionalera jauzi egin zuen Extremadurako San Roque eta Puerta Palmas, Don Bosco, Flecha Negra eta Badajoz taldeetan jokatu ondoren.