LEhen Taldea 23 aza. 2025

Osasuna Taxoaren entrenatu da

Club Atlético Osasuna gaur goizean entrenatu da Taxoaren, atzo Realaren aurka Sadarren jokatutako partidaren ostean (1-3). Talde gorritxoak, partida baten osteko saio batean ohikoa den bezala, bi taldetan banatutako entrenamendua osatu du, futbolariek jokatutako minutuen arabera. Horrela, gehien jokatu zutenek errekuperazio-lana egin dute, eta gainerakoek, berriz, konpentsazio-lana.

Saioan ez dute parte hartu ez Valentin Rosierrek, ez Iker Benitok, euren errekuperazio prozesuekin jarraitu baitute. Bestalde, Ante Budimirrek programatutako lan-plana gauzatu du. Gazte Mailako Mikel Bermejo jokalariak osatu du saioa.

Taldeak atseden hartuko du bihar, astelehena, eta asteartean itzuliko da entrenamenduetara, 11:00etatik aurrera ateak irekita.