Sheraldo Becker, Osasunako jokalari berria

Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, RCDE Stadiumean Espanyolen aurka galdu ostean (1-0). Talde gorritxoa, partida baten ondorengo egunean ohikoa den bezala, bi lantaldetan aritu da, futbolariek jokatutako minutuen arabera. Horrela, titular izan zirenek birsortze-lana egin dute, eta gainerakoek, berriz, konpentsazio-saioa.
Budimir eta Enzo Boyomo ez dira entrenamenduan egon, Kroaziako selekzioarekin eta Kamerungo selekzioarekin kontzentratuta baitaude.
Taldeak atseden hartuko du biharko egunean eta asteazkenean itzuliko da entrenamenduetara. Gorritxoek Athletic Cluben aurka neurtuko dituzte indarrak IX. Euskal Herria Txapela - Euroeskualdeko Kopa ostegunean, irailak 4, 20:30etik aurrera Lasesarren (Barakaldo).
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak