Lehen Taldea 21 urt. 2026

Osasunak ateak itxita egin du lan saioa Sadarren 

Osasunak Rayo Vallecanoren aurkako partida prestatzen jarraitu du gaur goizean, ateak itxita, Sadarren (urtarrilaren 24an, larunbata, 14:00etan, Vallecasen). Talde gorritxoak saio bat osatu du aktibazio, kontserbazio eta partida planarekin.

Iker Benitok ez du entrenamenduan parte hartu, belauneko lesioa sendatzeko prozesuan lanean jarraitzen baitu. Stamatakis Osasuna Promesaseko jokalariak osatu du saioa.

Alessio Liscik zuzentzen duen taldea bihar arituko da Taxoaren, ateak irekita, 11:20etatik aurrera. Aldez aurretik, taldeak lanaren zati bat egingo du ateak itxita. Gorritxoek ostiralean amaituko dute talde madrildarraren aurkako partidaren prestaketa, 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita egingo duten saioarekin.