Lehen Taldea 11 abe. 2025

Osasuna ateak itxita entrenatu da Sadarren 

Taldea ateak irekita entrenatuko da bihar Taxoaren

Club Atlético Osasunak entrenamenduei ekin die berriro, atzo atseden hartu ondoren, eta ateak itxita egin du lan saioa Sadarren, Fútbol Club Barcelonaren aurkako partida prestatzeko (abenduaren 13an, larunbata, Spotify Camp Nou, 18:30ean). Talde gorritxoa aktibazio ariketen, eboluzioen eta partida planaren bidez aritu da.

Iker Benitok lesioa sendatzen jarraitu du, eta Kike Barjak programatutako lanerako plan espezifikoarekin jarraitu du. Bestalde, Aitor Fdez.ek ez du parte hartu sukar-prozesu baten ondorioz. Stamatakis, Unai Santos eta Roberto Arroyo Osasuna Promesaseko jokalariek osatu dute saioa.

Taldeak bihar osatuko du F. C. Barcelonaren aurkako neurketaren prestaketa, Taxoaren 11:00etatik aurrera ate irekian entrenatuz.