Osasuna denboraldiaurrean prestatzen jarraitzen du

Club Atletico Osasunak Alavesen aurkako partida prestatzen jarraitu du gaur goizean (maiatzak 24, larunbata, 21:00etan, Mendizorrotza), denboraldiko azkeneko neurketa. Talde gorritxoak saio irekia egin du Taxoaren, eta Gizarte Harmaila proiektua izan da protagonista harmailetan. Bertan, 55 elkarte eta zentro sozioasistentzialek parte hartu dute, 697 pertsonarekin.
Vicente Morenok zuzentzen duen taldea aktibazio ariketen, pase gurpilen, lan taktikoaren eta futbol ariketen bidez entrenatu da. Jose Arnaiz entrenamenduetara itzuli da eta taldearekin lan saioa burutu du. Kike Barja, berriz, ezin izan da entrenatu eskuin aduktorean duen giharretako lesioagatik. Promesas taldeko Pablo Valencia, Nowend Lorenzo, Roberto Arroyo eta Anai Morales jokalariek entrenamenduan parte hartu dute.
Osasunak bihar entrenamendua egingo du ateak itxita Sadarren eta ostiralean Alavesen aurkako partida prestatzen amaituko du 10:30etatik aurrera.
Gizarte Harmaila programa
Osasuna Fundazioak kudeatzen duen Gizarte Harmaila programak aukera ematen die Nafarroako elkarte eta zentro sozio-asistentzialei Taxoareko instalazioetan lehen taldearen entrenamendu batera joateko eta jokalariekin topaketa bat izateko.
Hauek dira parte hartu duten zentroen izenak: ACODIFNA, ADACEN, AMAVIR ARGARAY, ANADI, ANFAS, ANPHEB, BERRIZTU, Asociación SEI, SÍNDROME DE DOWN NAVARRA, ASPACE RAMÓN Y CAJAL, CAIDIS Valle del Roncal, Centro Ocupacional Iturrama / ELKARKIDE, Centro San José, CEE Virgen de Orreaga de Aspace, CEE El Molino, Cruz Roja, Disnavarra, Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioa, Gaztelan fundazioa, GIZAIN fundazioa, Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, Gure Sustraiak, La Atalaya, Residencia Carmen Aldave (Aspace), SARAY - Asociación Navarra de Cáncer de Mama, TASUBINSA – Elizondo, TASUBINSA – Orkoien, TASUBINSA – Tafalla, TASUBINSA – Beriain, TASUBINSA - Burlata y Lakuntza, TASUBINSA - San Adrián, TASUBINSA – Zangotza, TASUBINSA – Tutera, Nafarroako Gobernuaren Egonaldi Luzeko Unitatea eta Osasun Mentaleko Errehabilitazio Unitatea.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak