Osasuna denboraldiaurrean prestatzen jarraitzen du

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, Atletico Madriden aurka garaipena lortu ostean (2-0), atzo Sadarren jokatutako partidan. Topaketa baten ondorengo egunetan ohikoa denez, taldea bi lantaldetan banatu da. Minutu gehien jokatu zituzten jokalariek errekuperazio lana egin dute, eta gainerakoek, berriz, konpentsazio lana.
Ruben Garciak giharretako nekea kontrolatzeko lanarerkin jarraitu du.
Gorritxoek R. C. D. Espanyolen aurkako partida osatuko dute (maiatzak 18, igandea, 19:00etan, Sadarren) eta bihar ateak itxita egingo dute lan saioa Sadarren. Entrenamenduaren amaieran, Vicente Morenok komunikabideekin hitz egingo du prentsaurreko batean, eta zuzenean jarraitu ahal izango da klubaren YouTube kanalaren bidez.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak