Osasunak 2028ra arte berritu du Sergio Herrera

Asteazken honetan, apirilaren 30ean, jarriko dira salgai LALIGA EASPORTS-ko Osasunak eta Atletico Madridek Sadarren jokatuko duten partidarako sarrerak. Bihartik, 9:30etatik, maiatzaren 4ra, 23:59ak arte, salmenta bazkideentzat eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat bakarrik irekiko da.
Maiatzaren 5etik aurrera, 9:30ean, publiko orokorrarentzako salmenta irekiko da. Maiatzaren 12tik aurrera, 09:30ean, abonuen lagapena irekiko da. Bazkideren batek ezin badu topaketara joan, webguneko Bazkidearen Arloaren bidez, bere eserlekua laga dezake, eta salduz gero, salmenta-prezioaren %50 lortzen du sari gisa txartel helduen kasuan, eta % 30gainerako kategorien kasuan. Sari horiek hurrengo denboraldia berritzeko deskontu gisa metatuko dira (gehienez ere hurrengo denboraldiko txartelaren prezioaren %80ra arte). Abonuen lagapena partida bakoitza baino ordubete lehenagora arte egongo da zabalik. Une horretatik aurrera ezin izango da idazpenik laga, ezta berreskuratu ere.
Prezio hobaridun txartel bat (kategoria guztiak, heldua izan ezik) helduen sarrera bihurtu nahi duten bazkideek 20 euroko gehigarria ordaindu ahal izango dute klubaren bulegoetan (35 euro eserlkua Lehentasunezko Palco Tribunan badago).
'Gorritxoa Naiz'-en deskontu-kupoiak
Topaketa honetarako sarrera erosteko 15 euroko deskontu-kupoia egin nahi duten "Gorritxoa Naiz" karnetako kideek online erosketa-prozesuaren bidez egin ahal izango dute. Partida eta eserlekua aukeratu ondoren, plataformak deskontu-kode bat sartzeko aukera emango du erosketa baieztatu aurretik. Sartu ondoren, "balidatu" sakatu beharko da, sistemak kodea erka dezan. Prozesu hori egin ondoren, azken prezioa automatikoki murriztuko da. "Gorritxoa Naiz"-ko kide bakoitzari bi deskontu-kode bidali zaizkio, 2024/25 denboraldian gozatu ahal izateko. Txartela berritu duten kideei berritze pack-arekin batera doan gutunean agertuko zaie; "Gorritxoa Naiz" berriei, berriz, ongietorri packean agertuko zaie.
Atletico Madriden aurkako partidako sarreren prezioak
GUNEA
PREZIOA
102-117
55€
101-118
55€
116
45€
104-105-106
50€
107
45€
103
45€
108-111
55€
109-110
55€
112
45€
113-114-115
50€
201-218
80€
203
50€
204-205-206
55€
207
50€
209-210
60€
208-211
60€
212
50€
216
50€
301-318
70€
302-317
70€
303
55€
304-305-306
65€
307
60€
308-311
70€
309-310
70€
313-314-315
65€
316
60€
312
60€
401-418 1-5
40€
401-418 6-15
40€
402-417 1-5
40€
402-417 6-15
40€
403
VISIT
404-405-406
35€
407
30€
408-411
40€
409-410
40€
412
30€
413-414-415
35€
416
30€
PREMIUM
140€
SALA 1920
170€
VIP PALKOA
180€
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak