Lahen Taldea 21 mar. 2025

Osasunak asteko hirugarren entrenamendu saioa egin du Taxoaren

Gorritxoak bihar entrenatuko dira Taxoaren, ateak irekita, 10:45etik aurrera

Club Atlético Osasuna Taxoaren aritu da gaur goizean eta asteko hirugarren entrenamendu saioa burutu du. Gorritxoek aktibazio ariketekin, pase-gurpilarekin, lan taktikoarekin eta egoera txikiekin osatu dute saioa.

Saioan ez dute parte hartu Enzo Boyomok, Kamerungo selekzioarekin kontzentratuta dagoenak, ezta Ante Budimirrek ere, atzo Kroaziako selekzioarekin Nations Leagueko final-laurdenetako joaneko partidan bere selekzioaren goletako bat sartu zuenak. Bryanek errekuperazio-prozesuarekin jarraitu du. Bestalde, Pablo Moreno, Unai Santos eta Noel Lopez Osasunako jokalariak lehen taldearekin entrenatu dira. Rafa Fernandez Subizako atezaina ere aritu da.

Osasunak ateak irekita egingo du lan saioa Taxoaren bihar goizeko 10:45etatik aurrera eta asteko azken entrenamendu saioa osatuko du.