Besteak 19 ots. 2025

Osasunak Celtaren aurkako partida prestatzen jarraitzen du

Gorritxoak ateak itxita entrenatu dira Taxoaren eta bihar Sadarren entrenatuko dute ateak itxita

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, ateak itxita, eta R. C. Celta de Vigoren aurkako partida prestatzen jarraitu du (otsailaren 21ean, ostirala, 21:00etan, Abanca Baláidos estadioan). Gorritxoek aktibazio ariketak, rondoak eta lan taktikoa egin dituzte.

Vicente Morenok zuzentzen duen taldeak Celtaren aurkako partida prestatzen amaituko du eta bihar ateak itxita egingo du lan saioa Sadarren. Saioaren amaieran, Vicente Morenok prentsaurrekoa emango du YouTubeko kanal ofizialean.