Osasunak 2028ra arte berritu du Sergio Herrera

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) 200.000 euroko isuna proposatu dio Club Atlético Osasunari, 2022-2023 denboraldian Sadarreko futbol-zelaiko zenbait sarbidetan aurpegia aztertzeko ezarri zen sistemagatik. Aurpegia aztertzeko sistema hori beren borondatez erabiltzea erabaki zuten bazkideen eskura jarri zen, estadiora beste bide batzuetatik sartzeko aukerari eutsiz. Horrenbestez, kluba ez dator bat aboslutuan AEPDk emandako argudioekin, eta, beraz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriko du Auzitegi Nazionalean, bere eskubideak defendatzeko.
Erakundeak azaldu nahi du aurpegia ezagutzeko sistemaren ezarpena Nafarroako dasGate (Veridas) enpresarekin 2022ko martxoan lortutako babesletza-hitzarmenaren emaitza izan zela. Veridas identitatearen industrian erreferente da 25 herrialde baino gehiagotan, eta ibilbide luzea du. 180 pertsona baino gehiagori lana ematen dion eta Nafarroako industria berrikuntza eta teknologian abangoardian jartzen duen tokiko enpresa.
Era berean, argitu behar da bi aldeek sinatutako babesletza-akordioak aise estali duela aurpegia aztertzeko sistemaren instalazioaren kostua, eta, gainera, klubari aukera eman diola baliabide gehigarri esanguratsuak lortzeko bere kirol-proiektua sendotzen jarraitzeko.
Erakundeak Auzitegi Nazionalera joko du, uste baitu AEPDk, bere zehapen-espedientean, aurpegia ezagutzeko antzinako irtenbideak aipatzen dituela, eta ez Osasunak erabilitakoa. Erreferentzia Biometriko Berriztagarrietan (RBR) oinarritutako sistema erabiltzen du Osasunak. Nazioarteko estandarretan oinarritutako teknologia da, eta pribatutasun- eta segurtasun-bermeak ditu, antzinako teknologia biometrikoek zituzten arriskuak gainditzeko.
RBRetan oinarritutako soluzio biometriko horiek Espainiako zibersegurtasuneko erakunde gorena den Kriptologia Zentro Nazionalak (CCN) berretsi ditu berriki. Erakunde horrek txosten bat argitaratu zuen joan den abenduan, eta, bertan, "segurtasun-maila handiari dagokionez, RBR txantiloi biometrikoen erabileran oinarritutako sarbideak kontrolatzeko sistemak erabiltzea gomendatzen da".
Txosten horrek gogorarazten duenez, Adimen Artifizialaren Europako Erregelamendu berriaren esparruan, Osasunak ezarritako sistema bat "pertsonen oinarrizko eskubideentzat arrisku txikikoa edo nulua da", izan ere, konponbide horrek "erabiltzailearen borondatezko esku-hartzea du, eta gertu dago".
Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak joan den azaroan antolatutako kongresu batean bildutako doktrina juridikoak, non nazioko eta Europako unibertsitateetako adituek eta katedradunek parte hartu baitzuten, duela gutxi argitaratu zituen bere ondorioak, gogoraraziz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak datu pertsonalen tratamenduaren zilegitasuna jasotzen duela, hala nola aurpegikoak, betiere "interesdunaren baimena badu esplizitua, zalantzarik gabea, askea, informatua eta helburu zehatzetarako".
Aurreko denboraldira arte sistema hau aukeratzeko aukera izan zuten zortzi mila bazkideetatik bi mila inguruk erabili zuten.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak