Kluba 25 eka. 2026

Ikerketa Batzordeak Real Madrilen aurkako partidaren ondoren izandako gertakarien inguruko txostena aurkeztu du

Batzordeak egindako ikerketa etaanalisiaren ondoriozko txostena argitaratu da

Iragan otsailaren 21ean Club Atlético Osasuna eta Real Madrid Club de Fútbol taldeen arteko partidaren ondoren izandako gertakariak aztertzeko osatutako Ikerketa Batzordeak bere txostenaeman zion atzo klubari. Berri honi erantsitako dokumentu gisa, txosten hori argitaratuda.

Otsailaren 26ean eratu zen Ikerketa Batzordea, Zuzendaritza Batzordeak bilera horretan izandako gorabeherei aurreegiteko ezohiko bilera egin ondoren. Bileran batzorde hori sortzea erabaki zen, Mikel Vivanco (Operazio eta Bazkidearentzako Arreta Saila), Endika Rodríguez (Bazkidearen Defentsarako Organoa) eta Celso Galar (Diziplina Organoa) batzordekideek osatua.

Albiste honekin batera argitaratutako txostenaren helburua gertakariak argitzea zen, eta, horretarako, testigantzak bildu dira, lekukoei eta inplikatuei deklarazioa hartu zaie eta Batzordeak eskura duen informazio guztia aztertu da. Txostenean, hura egiteko erabilitako metodologia, azterlanean aztertutako ebidentziak eta gertakarien analisia deskribatzen dira. Halaber, ondorio batzuk ematen ditu eta proposamenak eta gomendioak egitenditu.