Lehen Taldea 07 mar. 2026

Gironaren aurkako partidarako sarrerak salgai 

Otsailaren 12ra arte, osteguna, 23:59an, salmenta lehentasuna izango da bazkideentzat eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat

Martxoaren 9tik, astelehena, 9:30ean, salgai daude LaLiga EASportseko C. A. Osasuna eta Girona taldeen arteko 29. jardunaldiko partidarako sarrerak. Partida martxoaren 21ean, larunbata, jokatuko da, 18:30ean, Sadarren. Otsailaren 12ra arte, 23:59etan, salmenta lehentasunezkoa izango da bazkideentzat eta 'Gorritxoa Naiz' txartelaren titularrentzat. Sarreren salmenta webgunearen bidez bakarrik egiten da.

Martxoaren 13tik, ostirala, 9:30etatik, partida hasi arte, salmenta publiko orokorrarentzat egokituta dago.

Abonuen lagapena martxoaren 16an, astelehena, irekiko da 9:30ean eta irekita egongo da norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagora arte. Bazkideren batek ezin badu topaketara joan, webguneko Bazkidearen Arloaren bidez, bere eserlekua laga dezake, eta salduz gero, salmenta-prezioaren % 50 lortzen du sari gisa txartel helduen kasuan, eta % 30 gainerako kategorien kasuan. Sari horiek hurrengo denboraldia berritzeko deskontu gisa metatuko dira (gehienez ere hurrengo denboraldiko txartelaren prezioaren % 80ra arte). Abonuen lagapena partida bakoitza baino ordubete lehenagora arte egongo da zabalik. Une horretatik aurrera ezin izango da idazpenik laga, ezta berreskuratu ere.

Prezio hobaridun txartel bat (kategoria guztiak, heldua izan ezik) helduen sarrera bihurtu nahi duten bazkideek 15 euroko gehigarria ordaindu ahal izango dute klubaren bulegoetan (25 euro eserlekua Lehentasunezko Palco Tribunan badago).

gorritxoa naiz deskontu kupoiak

Topaketa honetarako sarrera erosteko 15 euroko deskontu-kupoia erabili nahi duten "Gorritxoa Naiz" karnetako kideek online erosketa-prozesuaren bidez egin ahal izango dute. Partida eta eserlekua aukeratu ondoren, plataformak deskontu-kode bat sartzeko aukera emango du erosketa baieztatu aurretik. Sartu ondoren, "balidatu" sakatu beharko da, sistemak kodea erka dezan. Prozesu hori egin ondoren, azken prezioa automatikoki murriztuko da. "Gorritxoa Naiz"-ko kide bakoitzari bi deskontu-kode bidali zaizkio dagoeneko, 2025/26 denboraldian gozatu ahal izango dituztenak eta jaso duten ongietorri-gutunaren goiburuan kontsulta ditzaketenak.