Lehen Taldea 11 urt. 2026

Osasunak Taxoaren lan egin du

Enzo Boyomo entrenamenduetara itzuli da Kamerungo selekzioarekin 2025eko Afrika Kopa jokatu ostean.

Club Atlético Osasunak lan saioa egin du gaur goizean Taxoaren, atzo Gironan jokatutako partidaren ostean. Partiden ondoren ohikoa den bezala, taldeak bi multzotan banatuta lan egin du. Minutu gehien jokatu dituzten futbolariek birsortze lana egin dute, eta gainerakoek konpentsazio lana egin dute.

Enzo Boyomo entrenamenduetara itzuli da Kamerungo selekzioarekin 2025eko Afrika Kopa jokatu ostean. Bestalde, Iker Benitok belauneko lesioa sendatzen jarraitu du. Ibai Arrasate Subizako atezainak lehen taldearekin osatu du lan saioa.

Gorritxoek ateak itxita egingo dute lan saioa bihar Taxoaren, Realaren aurkako final-zortzirenetako partidaren aurreko azken lan saioa izango delarik (urtarrilak 13, asteartea, 21:00etan, Anoeta).