Osasunak asteko bigarren entrenamendu saioa burutu du
Lehen Taldea
29 ira. 2026
Taldea ostegun, ostiral eta larunbatean entrenatuko da ateak irekita
Club Atlético Osasuna Taxoaren aritu da gaur goizean, ateak irekita, eta beste lan-saio bat egin du. Taldeak eraso ariketak, posizio-jolasak eta amaiera-ariketak egin ditu.
Valentin Rosierrek saio osoa egin du taldearekin bere azken errekuperazio prozesuaren barruan. Bestalde, Jorge Herrandok eta Raúl Morok lesioak sendatzen jarraitu dute. Asier Bonel ez da entrenatu joan den asteburuan giharretako lesio bat izan ondoren.
Gorritxoak bihar itzuliko dira lanera Taxoaren, ateak irekita egingo duten saioan (10:30ean). Ostiral eta larunbatean ere izango dira saioak, ateak irekita, 10:30etik aurrera.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak