Osasunak Getaferen aurkako partida prestatzen jarraitzen du
Gorritxoek bihar itxiko dute Real Betisen aurkako partidaren prestaketa 11:00etatik aurrera Taxoaren ateak irekita entrenatuz
Club Atlético Osasunak Real Betisen aurkako partida (apirilak 12, igandea, 14:00etan, Sadarren) prestatzen jarraitu du gaur goizean Taxoaren. Gorritxoek aktibazio ariketak eta partida planak egin dituzte ateak itxita eta ondoren ate irekian entrenatu dute futbol-tenisarekin.
Iker Benitok entrenamenduaren zati bat egin du taldearekin belauneko lesioa sendatzeko prozesuaren barruan.
Talde gorritxoak bihar emango dio amaiera neurketaren prestakuntzari, Taxoaren 11:00etan ateak irekita egingo duen saioarekin. Hori amaitzean, Alessio Lisci komunikabideen aurrean agertuko da OsasunaTVn eta Radio Osasunan zuzenean jarraitu ahal izango den prentsaurrekoan.
Azken albisteak Guztia ikusi
Babesleak